 |  |
KA229 ‘On the move for social inclusion’ proiektuaren inguruan, San Giorgio a Cremano, Napoli, Italia, 2018ko abenduaren 16tik 21era. 2018ko abenduaren 16an Oinarrizko Lanbide Heziketako 5 ikasle eta 2 irakasle Madril-Barajaseko aireportutik Napoli ondoko San Giorgio a cremano hirira abiatu ginen. Napoliko aireportuan harrera beroa izan genuen gure lagun italiarren eskutik. Behin ikasle guztiak beraiei zegozkien familiekin utzi ondoren, gainontzeko nazioarteko delegazioetako irakasleak elkar ezagutzeko ordua iritsi zen (Italia, Portugal, Grezia, Turkia eta gu). |  |
 | Astelehenean, hilak 17, hiriko alkateak nazioarteko delegazio ezberdinetako ikasle eta irakasleak hartu gintuen udaletxean, non inklusio sozialaren inguruan elkarrizketatu ahal izan genuen (proeiktuaren helburu nagusietako bat). |
Alkatearen harreraren ostean Liceo Statale Carlo Urbani institutura bueltatu ginen, non ikasleek proeiktuaren logoa izango dena aukeratu ahal izan zuten lehiaketa bidez. |  |
 | Ikastetxean burutu ziren ekimen ezberdinak bukatu ondoren herriko pizzeria famatuenetako batera abiatu ginen, non ikasleek pizza-sukaldatze tailerra burutu ahal izan zuten eta denok ere hain famatua den pizza frijitu napoliarra dastatzeko aukera izan genuen. |
Lehenengo jardunaldia inguruan hain famatua den XVII eta XVIII. mendeetako arkitekturaren erakusle den vesuviar villa bat bisitatuz amaitu genuen, zeinetan Gabonetako jaiotza napoliar tipikoen erakusketa ikusi ahal izan genuen. |  |
 | Asteartan, hilak 18, Napoli hirira egin genuen irtenaldia eta kulturaz eta artez beteriko egun ederra igaro ahal izan genuen. |
San Domenico Maggiore, Santa Chiara, Chiesa del Gesu-Novo, Port’Alba, Maschio Angioino eta Castel del l’ovo Napolin disfrutatu ahal izan genituen toki zoragarrien adibide batzuk baino ez dira. Eta, nola ez, Vesubio sumendia! |  |
 | Hilaren 19an, astetazkena, antolaturiko bisitaldi kulturalekin jarraituz, ez bakarrik beronen edertasunagatik, baizik eta bere antzinatasunagatik eta historiagatik ere gehien harritu gintuen hirietako batera egin genuen txangoa... Ponpeia! |
Ponpeiaren historia sineskaitzak denok liluratu gintuen. Antzinako hiri erromatar bat, 79. urtean Vesubio sumendiaren erupzioaren ondoriozko hautsek estalia. Erromatarren garaiko filme batean sartuta egotea bezalakoa izan zen! Kale harriztatuak, eraikuntza klasikoak, hormetako freskoak, etxeetako zoluetako mosaikoak, termopolioak (Antzinako Erromako fast-food jatetxe antzerako batzuk), teknika berezien bitartez hautsetan geratutako hutsuneetatik ateratako gizakien gorpuen irudiak... ahaztezina izango den esperientzia harrigarria! |  |
 | Egun honetako txangoaren bigarren geldialdia Sorrento hirian egin genuen, edertasun handiko kostaldeko hiria. Eta, apurka-apurka, gure bidaiaren amaiera aldera hurbiltzen gindoazen... |
Ostegunean, hilak 20, Carlo Urbani Lizeo publikoan elkartu ginen berriz ere; irakasleok proiektuarekin erlazionaturiko lanetan burubelarri jardun genuen bitartean, ikasleek hainbat ekimen burutu ahal izan zituzten, batzuk kirolarekin erlazionaturiko lehiaketak, beste batzuk akademikoagoak baina denak ala denak ludioak, zeintzuen bitartez beraien harremank estutu ahal izan zituzten. |  |
 | Eguna Cava de Tirreni-n amaitu genuen, baina lehenago Salerno hirian egin genuen geldialdia, non hiriko kale liluragarriak eta Gabonetako argiteria harrigarria ikusi ahal izan genituen. |
Cava de Tirreni hirian gure lagun italiarrek Erasmus+ proiektuetan tipikoa den Farewell Dinner delako afari zoragarria eskaini ziguten, agurraren aurreko afaria, alegia. |  |
 | Elkartrukeketari amaiera emateko garaia iristear zegoen. Esperientzia benetan harrigarria eta oso aberasgarria izan da denontzat arlo guztietan, bai ikasleontzat eta baita irakasleontzat ere. Honen froga dira agurraren irudiak... Gasteizen ikusiko dugu elkar! Bertan itxarongo zaituztegu! |
"The European Commission's support for the production of this publication does not constitute an endorsement of the contents, which reflect the views only of the authors, and the Commission cannot be held responsible for any use which may be made of the information contained therein." | |
Jaitsi PDF-eran  | |