Gamarra Ostalaritza Eskolak "Eskola Jasangarri" ziurtagiria jaso zuen ekainaren 7-an

  • 2022-ko ekainak 10 |
  • Itziar Lopez De IpiƱa

Ziurtagiria,  Urdaibaiko Ekoetxean ospatu zen ekitaldian jaso genuen Hezkuntzako Sailburua den Jokin Bildarratzen eskutik. Bertan gure ikastetxeko bi ikasle izan genituen protagonista. Batak AE2030aren barruan egindako proiektua aurkeztu zuen, eta besteak, Jokin Bildarratzen eskutik, "eskola jasangarria" agiria jaso zuen.


Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu, Arabako ingurugelako aholkulariei eta proiektu hau aurrera eramaten lagundu diguten guztiei.