 |  |
‘ON THE MOVE FOR SOCIAL INCLUSION’ ERASMUS+ PROIEKTUA C4 MOBILITATEA – THESSALONIKI, GREZIA |
KA229 ‘On the move for social inclusion’ Tesalonikan, Grezia, 2020-ko otsailaren 16-tik 22-ra. Eta ordua zen Grezian elkar ikusteko! Goizean goiz jaiki ondoren, Bilboko aireportura iritsi ginen, Frankfurtetik pasata Tesalonikara eramango gintuen hegaldia hartzeko. Oraingo honetan Oinarrizko Lanbide Heziketako 2. mailako 5 ikasleko talde bat eta bi irakasle laguntzaile joan ginen. Eta bidai luze baten ostean, gure lagun maiteekin elkartu ginen. |  |
Arratsaldean iritsi ondoren, ikaskide greziarrek beren etxeetara eraman zituzten ikasleak eta irakasleok gure lehen arratsaldea pasa genuen hiria ezagutzen; hiri eder bat itsasoaren gainean. |  |  |  |
 | Gauetako pasioetan greziar jendearen lagunkortasuna ezagutu ahal izan genuen. |  |
Astelehen goizean gure anfitrioien eskolara egin genuen bisitaldia, Evosmosgo 3 Geniko likio Evosmou ikastetxea. Bertan ongietorri beroa eskaini ziguten bertako ikasle, irakasle eta zuzendaritza taldekoek. |  |
 | Eta kafea hartxeko etenaldiaren ostean, zeinetan kutixia grekoak dastatu ahal izan genituen, eskola bisitatu genuen eta ondoren Evosmosgo erdialdera abiatu ginen, non San Athanasios eta Ama Birjinaren eliza aurre-bizantziarrak ezagutu genituen. |  |
 |  |
Artelan zoragarri hauek bisitatu ondoren, elkarrekin joan ginen taberna tradizional greko batera jatera. |
 |  | Greziar janari tipiko goxoa gozatu ondoren, bakoitza gure ostatuetara itzuli ginen atseden hartzeko. Egun honen bigarren zatian, Tesalonikako erdialdean paseo zoragarriak egin genituen ilunabarrarekin gozatuz. A zer hiri zoragarria! |
 |
Hurrengo goizean, asteartea, irakasleak eta ikasleak Evosmosgo Kultur Etxean elkartu ginen, eta ikasleen aurkezpen desberdinak izan genituen, esate baterako, emakumeen aurkako diskriminazioari buruzko antzezpen eszenikoak. Ordezkaritza bakoitzak bere sorkuntza artistikoak egin zituen eta esperientzia guztiekin gozatu genuen. |  |
 | Bazkalostean eta eguna osatzeko, ikasleek boleibol kirol jarduera egin zuten Evosmosgo kiroldegian. Denbora oso azkar igarotzen da gustura eta konpainia onean gaudenean; asteazkena zen jada, eta horrek astea ziztu bizian zihoala adierazten zuen. |
Irakasle eta ikasleak ikastetxean elkartu ginen berriz ere autobusa hartu eta eguneko txangoa egiteko; Verginako zentro arkeologikora abiatu ginen eta bertan Mazedoniar pertsonai handien hilobiak eta altxorrak bisitatu genituen. Edessa hiriko jatetxe tipiko batean bazkaldu ondoren, bertako ur-jauzi famatua bisitatu eta hirian zehar pasiatu genuen lasai. |  |  |
Osteguna zen jada eta ikusten genuen aste zoragarri honen amaiera gerturatzen ari zela. Ez geneukan denborarik galtzeko, beraz, denok elkartu ginen ikasle eta irakasleok, Aristotelous plazan, oinez joateko Tesalonikako Museo Arkeologikora eta ondoren Torre Zurira, esperientzia ahaztezina. Hori baino lehen, irakasle batzuek Tesalonikako elikagai freskoen merkatua ere bisitatu genuen. |  |
 |  |  | Benetan ahaztezina izan zena zen gauean bizi genuena eskolan: ikastetxeko ikasle, guraso eta irakasleek agur festa prestatu zuten greziar plater tipikoekin, dantza tipikoen emanaldiekin eta zuzeneko musikarekin, dena inauteri giroan. Ederki pasa genuen. Eta horrela iritsi ginen dagoeneko ostiralera; azken eguna hiri zoragarri honetaz eta bertako jendeaz gozatzeko. Berriro ere, denok elkartu ginen Aristotelous plazan eta bertatik, oinez, ibilaldi bat egin genuen Bizantziar elizak eta intereseko beste toki garrantzitsuak bisitatuz Tesalonikako bihotzean. Bisitatu genituen gune guztiak ikasle greziarrek primeran gidatu zituzten; benetan lan bikaina! |
Bisita gidatuaren ondoren, autobus turistikoan sartu ginen hiriaren bisita kulturala egiteko. Greziako jatetxe tipiko batean bazkaldu ondoren, arratsaldean Egnatia eta Tzimiski kaleetako dendetan egin genituen azken oroigarri erosketak. |  |
 | Ordurako ordua zen berriz ere maletak egitera joateko, delegazio guztietako irakasleak afaltzera joan aurretik. Garaia zen berriro agur esateko, baina aurretik gure dantza trebetasunak erakutsi ahal izan genituen... |
Eskerrik asko, lagun greko maiteok, bihotz bihotzez... ...Penafielen, Portugalen, ikusiko dugu elkar! |