Gaur, Maiatzaren 17an, LGTBIQ+ fobiaren kontrako nazioarteko eguna Gamarran
2022 maiatzak 17
Goizean ikastetxeko ikasle eta langileak bildu gara eta adierazpen bat irakurri dugu kolektibo honetako pertsonei gure elkartasuna helarazteko eta jasatzen dituzten gehiegikeriak salatzeko.
Gamarrako Ostalaritza Eskolak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria lortu du
2022 maiatzak 11
Eskola Jasangarriaren auto-ebaluazioa egin ondoren, eta auditoria-bisita egin eta gero, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendaritzak, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaritzak, eta Ingurugelak egindako lana eta iraunkortasunerantz jotzeko konpromisoa aitortzen ditu, eta, horregatik, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria ematen dio Gamarrako Ostalaritza Eskolari
Gamarra Ostalaritza Eskola Avanza azokan Europa jauregian
2022 martxoak 31
Gamarra Ostalaritza Eskola Lanbide Heziketa Avanza azokan dago egun hauetan ikasle eta familiak gerturatu daitezen 2022-2023 ikasturterako gure eskaintza ezagutzera. Stand-etako ordutegia 9.00-etatik 13.30-etara eta 16.00-etatik 20.00-etara izango da. Goizak ikastetxeentzat eskainiko dira, eta arratsaldeak berriz bertara bere familiekin gerturatu nahi duten gazteentzat. Ate irekiak Gamarra Ostalaritza Eskolan maiatzak 9,18 eta 27-an ospatuko dira 16:30-etan.
Amaia Alonso Foz-en ospatu den Barista Txapelketako azpitxapeldun, barista kategorian.
2022 martxoak 13
Amaia Alonso eta Alexis Uztariz , izan dira gure ikastetxea ordezkatu duten ikasleak, eta oso txapelketa ona egin dute biek.
Zorionak Amaia!!
2030 agenda, Eskola arteko foroa Bigarren Hezkuntza Gasteizen
2022 martxoak 13
Martxoak 11-an Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztietako ordezkariak , bildu ziren Aldabe Gizarte etxean, Bigarren Hezkuntzako Eskolen arteko Foroaren barne.
Gamarra Ostalaritza Eskolak beste 3 Lanbide Heziketako ikastetxerekin batera, Egibide, Eraiken eta ADSIS fundazioarekin batera beste hiru paratiderekin batera, proposamen jasangarrien aukeraketan parte hartu du. Proposamen hauek maiatzean ospatuko den udal foroan aurkeztuko dira, eta Gorka Urtaran alkatea bertan izango da.