Gamarra Ostalaritza Eskolak "Eskola Jasangarri" ziurtagiria jaso zuen ekainaren 7-an

2022-ko ekainak 10

Ziurtagiria,  Urdaibaiko Ekoetxean ospatu zen ekitaldian jaso genuen Hezkuntzako Sailburua den Jokin Bildarratzen eskutik. Bertan gure ikastetxeko bi ikasle izan genituen protagonista. Batak AE2030aren barruan egindako proiektua aurkeztu zuen, eta besteak, Jokin Bildarratzen eskutik, "eskola jasangarria" agiria jaso zuen.


Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu, Arabako ingurugelako aholkulariei eta proiektu hau aurrera eramaten lagundu diguten guztiei.

Gaur, Maiatzaren 17an, LGTBIQ+ fobiaren kontrako nazioarteko eguna Gamarran

2022 maiatzak 17

Goizean ikastetxeko ikasle eta langileak bildu gara eta adierazpen bat irakurri dugu kolektibo honetako pertsonei gure elkartasuna helarazteko eta jasatzen dituzten gehiegikeriak salatzeko.

Gamarrako Ostalaritza Eskolak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria lortu du

2022 maiatzak 11

Eskola Jasangarriaren auto-ebaluazioa egin ondoren, eta auditoria-bisita egin eta gero, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendaritzak, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaritzak, eta Ingurugelak  egindako lana eta iraunkortasunerantz jotzeko konpromisoa aitortzen ditu, eta, horregatik, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria ematen dio Gamarrako Ostalaritza Eskolari

Gamarra Ostalaritza Eskola Avanza azokan Europa jauregian

2022 martxoak 31

Gamarra Ostalaritza Eskola Lanbide Heziketa Avanza azokan dago egun hauetan ikasle eta familiak gerturatu daitezen 2022-2023 ikasturterako gure eskaintza ezagutzera. Stand-etako ordutegia 9.00-etatik 13.30-etara eta 16.00-etatik 20.00-etara izango da. Goizak ikastetxeentzat eskainiko dira, eta arratsaldeak berriz bertara bere familiekin gerturatu nahi duten gazteentzat.  Ate irekiak Gamarra Ostalaritza Eskolan maiatzak 9,18 eta 27-an ospatuko dira 16:30-etan.

Amaia Alonso Foz-en ospatu den Barista Txapelketako azpitxapeldun, barista kategorian.

2022 martxoak 13

Amaia Alonso eta Alexis Uztariz , izan dira gure ikastetxea ordezkatu duten ikasleak, eta oso txapelketa ona egin dute biek.

Zorionak Amaia!!