Gamarra ostalaritza Eskolako denda abian dago jada ikasturte honetarako

2021 urriak 8

Atzo zabaldu zituen bere ateak gure ikastetxeko dendak 2021/2022 kurtsoko beste aktibitate bat bezala. Dendak astero zabalduko ditu ateak bertara gerturatzen diren bezeroei sukaldeko elaborazioak, gozogintzako, opilgintzako eta okintzako produktuak eskaintzeko.

Dendaren ordutegia ostegun eta ostiraletan 13:30-etatik 15:30-etara izango da aurtengo ikasturtean.