PROIEKTU EUROPARRAK

 

 

Gamarra Eskolak Leonardo eta Erasmus proiektuak kudeatzen ditu. Proiektu horiei esker ikasleek EBeko hainbat herrialdetan praktika-egonaldiak egiteko aukera dute. Proiektu horietan parte hartzen duten ikasleek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaz osatzen den OAPEEren beka bat jasotzen dute. Horrela, ikasleak  bidaia, asegurua, hizkuntza ikastaroa eta ostatua ordaintzeko diru-laguntza jasotzen du. Horrez gain mantenu- eta garraio-ordaina ere jasotzen ditu.

 

ERASMUS PROGRAMA

Erasmus programaren helburuetako bat goi mailako heziketa zikloetako partaideen irakasketa-ikasketa beharrak asetzea da.

Eskolak orain artean Erasmuseko SMP (Student Mobility Placements) mugikortasun proiektu bat kudeatu du. Proiektu hori dela medio hainbat ikaslek hiru hilabeteko iraupena duen praktika-egonaldi bat egin ahal izan dute Italiako hainbat enpresetan.

 

LEONARDO DA VINCI PROGRAMA

Leonardo da Vinci programaren helburuetako bat erdi mailako heziketa zikloetako partaideen irakasketa-ikasketa beharrak asetzea da.

Eskolak hainbat Leonardo IVT (Initial Vocational Training) mugikortasun proiektu kudeatu ditu. Horri esker, hainbat ikasle hamabi astez Italiako enpresetan aritu dira praktikak egiten.

 

HELBURU OROKORRAK

-      Europa erkidegoko herrialdeetako gastronomia eta kultura ezagutu.

-      Nazioarteko sukaldaritzan trebatu.

-      Europa erkidegoko herrialdeetako lan-merkatua ezagutu.

-      Atzerriko hizkuntzen ulermena eta mintzamena hobetu.

-      Norberaren autonomia eta mugikortasuna sustatu.

 

PROGRAMEN EDUKIA

Helburu horiek lortzeko programak honako elementuez osatzen ditugu:

-      Hizkuntza eta kultura ikastaroa.

-      Jarduera soziokulturalak.

-       Ostalaritza arloko enpresetan praktikak.

 

PROGRAMEN BALDINTZAK ETA PARTE HARTU IZANAREN ZIURTAPENA

-      Egonaldiaren eta praktikaldiaren baldintzak konbenioan eta formazio akordioan zehazten dira. Dokumentu horiek eskolak, enpresak eta ikasleak onartzen dituzte.

-      Eskolak eta praktika-enpresek ikaslearen parte hartzea ziurtatuko dute ziurtagirien bidez.