Gastronomia zirkularra

 

 

 

 

 

 

 

Zirkulua ixteko materia organikoa birziklatzen dugu, gehienak Udalak kudeatzen ditu, baina guk ere hainbat konpostontzi kudeatzen ditugu eskola-baratzean erabiltzen dugun konposta lortzeko.

 

 

Ekonomia zirkularreko jarduerak egiten ditugu. Adibidez, gure baratzean arto txakinartoa landatu, lehortu, eho eta irinarekin taloak egiten ditugu.

2020-2021 ikasturtean proiektu bat egin genuen Pontevedrako Carlos Oroza Ostalaritza Eskolarekin elkarlanean, kalitatezko tokiko produktuetan oinarritutako errezeta tradizionalak berreskuratu eta trukatzeko. Asmoa da proiektua errepikatzea, eskola-baratzeko produktuak sartuz.