OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

15 eta 17 urte bitartean ikasleentzat, behin DBHko 2. maila burututa, beraien ikasketei jarraipena eman nahi badiote Gaitasun Profesional bat eskuratzeko,  edota aurrerago Erdi mailako Heziketa Ziklo bati ekin nahi badiote.

Oinarrizko Lanbide Heziketak (OLH) ikasleen heldutasun pertsonalaren prozesuan lagundu nahi du, famili profesional batean, gure kasuan, Sukaldaritza eta Jatetxe arloko Zerbitzuean oinarrizko formakuntza eman eta ezagutza orokor batzuk eskeintzearekin batera. Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion oinarrizko lanbide-titulua jasoko dute. Gamarrako Ostalaritza Eskolan, Sukaldaritza eta Jatetxe arloko  Zerbitzuan oinarrizko teknikari titulua.

Sukaldaritza eta Jatetxe arloko Zerbitzuko oinarrizko teknikari tituluak, OLHn bi urte egon ondoren, Erdi Mailako Heziketa Ziklo batetarako sarbidea ahalbidetzen du.

Ikasketa hauek aldi berean,  Gaitasun Profesionalei dagokien 1maila eskurarazten du, lan munduan, DBHko Graduatu tituluaren parekoa delarik.

Ikasketa plana

Moduloak Orduak
Aurretiazko elaborazioko oinarrizko teknikak 132
Lehengaien hornikuntza eta kontserbazioa, eta lehengaiak manipulatzeko higienea 99
Oinarrizko zerbitzatze-teknikak 165
Elikagaiak eta edariak prestatzeko oinarrizko prozesuak 165
Bezeroen arreta 66
Zientzia aplikatuak I 165
Komunikazioa eta gizartea I 165
Tutoretza eta orientabidea I 33
Moduloak Orduak
Sukaldaritza-lanetako oinarrizko prozesuak 240
Taldeentzako materialak eta cateringa prestatzea eta muntatzea 120
Zientzia aplikatuak II 144
Komunikazioa eta gizartea II 168
Laneko prestakuntza eta orientabidea 53
Tutoretza eta orientabidea II 25
Lantokiko prestakuntza 260

Salidas Profesionales

  • Sukaldeko laguntzailea.

  • Elikagaiak eta edariak produzitzeko eta zerbitzatzeko unitateetako ekonomatuko laguntzailea.

  • Aretoko zerbitzariaren laguntzailea.

  • Tabernako edo kafetegiko zerbitzariaren laguntzailea.

  • Tabernariaren laguntzailea.

  • Sukaldeko laguntzailea elaborazio sinple eta azkarrez (pintxoez, plater konbinatuez, eta abar) osatutako eskaintza duten establezimenduetan.

Ziklorako sarbidea

  • Jaitsi Sarbide baldintzak PDF-an