Baratzetik jatetxera

 

 

 

2018-2019 ikasturtean hasi zen proiektua da, abian jarri genuen eskola-baratze hasiberriari jarraipena emateko eta hobetzeko.

 

 

Proiektu honekin honako hobekuntza hauek egin dira:

 

-   Abandonatuta eta hondatuta zegoen berotegi bat berritzea.

 

-   Ureztatze automatikoa abian jartzea.

 

-   Labore ekologikodun eskola-baratzea martxan jartzea.

 

-   Produktu horien aprobetxamendua sukaldean.

 

-   Baratzea, tokiko produktuak eta gastronomia erlazionatzeko jarduerak, ikasleak tokiko produktuak erabiltzearen garrantziaz, ingurumenean dituen inplikazioez, tokiko ekonomiarentzat duen garrantziaz eta produktu on baten atzean dagoen lana baloratzen jakin dezaten kontzientziatzeko jarduerak.

 

-   Fruta-arbolen eremua.