URRATSBAT PROGRAMA

 


Lanbide heziketako zentroetan enpresak sortzen laguntzeko proiektua.

 

¿ ZER DA URRATSBAT PROGRAMA ?

Eusko Jaurlritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak sustatu du eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Europako Gizarte Funtzak lagundutako finantzaketa du, LHko ikasleei nork bere enpresa sortzen laguntzeko

Kontua da Lanbide Heziketako ikastetxeetan dauden baliabideak empresa-egitasmoak sortzeko eta martxan jartzeko erabiltzea, balibide guztiak, bai langileak bai balibide teknikoak. Azken btean, ikastetxe horiek empresa-mintegiak izate nahi dugu, eta aldi berean tutore-lana ( bidegarriak ote diren, non kokatu, beharrezko balibide teknikoak eta halakoak aztertzea ) eta aholku-laguntz teknikoa eskaintzea.

 

¿ NORENTZAT DA PROGRAMA HAU ?

1.      Azken kurtsoan dauden Lanbide-Heziketako ikastetxeetako ikasleentzat.

2.      Zentro Horietko ikasleak izandakoentzat.

3.      Arau-gabeko prestakuntza-ikstaroen edo bertaratu behrrik gabeko prestakuntza-ikastaroen bidez zentroarekin loturaren bat duen edonorentzat.

 

¿ PROIEKTUEN GARAPENA ?

1.      Hasteko, gogoa behar

Azken kurtsoetako ikasleentzako informazio hitzaldiak, cultura ekintzailea gai dutela.

 

2.      Nork bere enplegua sortzeko oinarrizko ikastaroa.

Hasierako gogo hori dutenen artean, iksten jarraitzeko interesa dutenentzako iksleek egitasmoak aurkeztu, eta egitasmo horietako oinarrizko bideragarritasun plana egitea .

 

3.      Nork bere enplegua sortzeko ikastaro aurreratua.

Hasierako egitasmo horretatik empresa bat sortu nahi duten ikasleentzat. Ideia horren bideragarritasun plana egin eta aztertuko da.

 

4.      Enpresa martxan jarri eta aurrera ateratzea.

Bideragarriak diruditen ideiak martxan jartzen laguntzeko tutore-plana eta aholku-lana: finantzaketa, legezko eraketa, dirulaguntzak …

 

5.      Enpresaren jarraipena.

Martxan jarri eta hurrengo ilabeteetan, egitasmoaren tutore-gidaritza egin, jarritako helburuak bete ote diren aztertuz eta zalantzak argituz.

 

¿ ZER DUGU LAGUNTZEKO ?

1.      Prozesua hasi eta bukatu arte, zentroan arduradun bat zure eskura izango duzu.

2.      Ikastetxean, Ekinbiderko Bulegoa jarriko dugu, beharrezko guza guztiekin, empresa sortzeko prozesuan egin beharrezko lana egiteko.

3.      Aurrera ateratzeko aldi horretan, zentroko ekipoak erabiltzeko aukera izango dugu ( ahal bada beintzat, eta eskolak betiko moduan eman behar direla ahaztu gabe ).

4.      Kanpotik ere izango duzu nork aholkuak eman. Enpresa-munduari loturik dagoen erakunde bat ikastetxearekin lankidetzan ari da eta hark ere lagunduko dizu bai zure empresa sortzen eta garatzen bai geroko jarraipenean.

 

INFORMAZIOA ETA EGITASMO-AURKEZPENAK

Beste informaziorik nahi baduzu, Urratsbatek ikastetxean duen  arduradunarengana jo.

 

GAMARRA OSTALARITZA ETA TURISMO ESKOLA

Presagana 1

01013  GAMARRA

TLF.: 945258025

FAXA: 945281902

jaretxe@gamarraeskola.com

www.hosteleriagamarra.hezkuntza.net