Hauek dira Gamarra Ostalaritza Eskolak egindako Egunean Behineko txapelketako irabazleak!

  • 2021-eko martxoak 16 |
  • Bittor Susaeta
TXAINAk lehen postua lortzeagatik Sifoia eta karga joku bat irabazi ditu eta JANIREk eta PACHEEk zozketa bidezko Elkar-en 50€-ko opari txartela.

 

Aste honetan banatu ditugu “EGUNEAN BEHIN”eko Gamarra Ostalaritza eskolako lehenengo lehiaketako sariak, otsailak 15-21 asteko lehiakoak hain zuzen. Lehiaketaren irabazlea “TXAINA” izeneko erabiltzailea izan da eta berarekin batera egindako zozketan, ELKAReko 50€ko opari txartela banarekin sarituta suertatu dira 11. Postuan geratu den “JANIRE” eta 20. Postuko “PACHEE” izeneko erabiltzaileak.

 

 

Martxoaren 22tik 28ra ospatuko dugu Egunean Behineko gure bigarren lehiaketa. Animatu nahi zaituztegu lehian parte hartzera , horrela sarietako bat lortzeko aukera izango duzue.